AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Baionan, hainbat pertsona atxilotu dituzte Palestinaren askatasuna aldarrikatzeagatik

Su olinpikoaren ekitaldian egin dute protesta hainbat lagunek. Handik kanporatu, miatu eta atxilotu egin dituzte, eta ia 1.000 euroko isunak jarri dizkie Poliziak.

Palestinarekiko elkartasuna kriminalizatzen eta zigortzen jarraitzen dute hamaika txokotan. Baionan (Lapurdi) izan da errepresio kasu bat berriki: atzo, joko olinpikoen zuzia igaro zen bertatik, eta ekitaldi bat egin zuten horren harira. Herriko Etxe aurrean izan zen hainbat pertsonaren protesta-ekintza bat, zuzia handik pasatzean: Palestinaren alde eta estatu sionista nahiz bere konplizeak egiten ari diren sarraskiaren kontra jo zuten protestara, palestinar banderak eskuan. Protestan parte hartu zuten lagunen kontra oldartu ziren polizia-indarrak.

Ekitalditik indarrez bota zituzten manifestariak poliziek, miatu egin zituzten eta atxilo eraman zituzten. Hainbat orduz izan zituzten gatibu komisarian, eta gutxienez 945 euroko isunak ezarri dizkie Poliziak. Kostu horiei aurre egiten laguntzeko, ondoko bilketa jarri dute martxan: https://www.helloasso.com/associations/elkartasun-kutxa/formulaires/4.

Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak salatu duenez, "frantses gobernuak hastapenetik kriminalizatu du Palestinarekiko elkartasun adierazpen eta mobilizazio oro, Israelgo Estatu sionistarekin duen aliantzan berretsiz".

Beasainen, familia bat etxegabetu nahi du Laboral Kutxak
Bere irabaziak handitu nahi dituelako jarri du martxan kaleratze-prozedura banketxeak, Goierriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak salatu duenez. Etxegabetze ororen etetea exijitu du berriz, eta doako etxebizitza aldarrikatu du guztiontzat.