AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

"Baldintzak hobetzea" eskaini die Tubacexek langileei, greba alboratzearen truke

"Enplegu-erregulazioko espedientearen osteko langileak ez kaleratzea" eta "kaleratuei kalte-ordainak igotzea" proposatu du patronalak, 97 eguneko borrokaren ostean. Maiatzaren 31 baino lehen hartu beharko dute erabakia.

Tubacex enpresako zuzendaritzak "datozen hiru urteetan Arabako plantetan dituen lanpostuei eta soldatei eusteko konpromisoa" adierazi die Laudioko (Araba) eta Amurrioko (Araba) langileei. Hori bai, langileek "greba bertan behera uztea" eskatzen du trukean. Gainera, ez du dagoeneko kaleratuta dauden beharginak berriz kontratatzeko asmorik; asko jota, "kalte-ordainak hobetuko" lituzke.

Langileek jasotako gutunak zehazten duenez, maiatzaren 11n izan zen zuzendaritzaren eta beraien arteko azken bilera. Zuzendaritzaren hitzetan, "auzitegien esku" zegoen aldi baterako enplegu-erregulazioko txostena. Gainontzeko langileentzat, berriz, "etorkizunerako proposamen bat" iragarri zuen. Soldatapekoek atzo bertan jaso zuten proposamena, eta erabakia hartzeko tarte estua ezarri du patronalak: maiatzaren 31. Ordurako lanera itzultzea eskatzen diete beharginei, bestela zuzendaritzak ez du proposatutakoa beteko.

Otsailaren 15ean ekin zioten greba mugagabeari langileek, kaleratze masiboak geldiaraztea helburu. 95 behargin kaleratu dituzte orduz geroztik, baina grebalariek ez dute amore eman. Ostiralean 100 egun beteko dituzte borrokan.

Bi gazte epaitu dituzte Getxon, Txorimalo gaztetxearen okupazioaren harira
2006tik birjabetuta dagoen Txorimalo gaztetxea okupatzea egozten diete. Hainbat lagun Getxoko epaitegiaren aurrean elkarretaratu dira, 'Aurrera Txorimalo, gora okupazioa!' lelo hartuta. Ertzaintza zelatan izan dute kontzentrazioak iraun duen bitartean.