AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Baldintzapean aske geratu da Fernando Alonso Abad euskal preso politikoa

24 urte kartzelan eman ostean, hirugarren graduan sartu dute Fernando Alonso Abad euskal preso politiko sestaoarra, eta ez du kartzelan lo egin beharko. Bestalde, zortzi preso politiko lekualdatuko dituztela jakinarazi du Espainiako Espetxe Zuzendaritzak.

1996an atxilotu zuten Fernando Alonso Abad Egin egunkariko kazetaria, Andoni Murga Zenarruzabeitiarekin batera. Ordutik Espainiako Estatuko hainbat kartzelatan izan dute aldenduta, Alacanten, Pontevedran eta Leonen, adibidez.

Apirilean onartu zuten hirugarren graduan sartzea eta Martutenera (Gipuzkoa) tokialdatzea, baina pandemia aitzaki hartuta, hiru hilabete gehiago eman zituen Villabonan (Asturias). Andoni Murgak Zueran (Zaragoza) jarraitzen du preso.

Lekualdatzeak

Zortzi euskal preso politikoren lekualdatzeen berri eman du, bestalde, Espainiako Espetxe Zuzendaritzak: Karmelo Lauzirika eta Jose Juan Garcia Gonzalez Zaballako (Araba) espetxera aldatuko dituzte, eta Espainiako beste kartzela batzuetara eramango dituzte Jose Antonio Borde Gaztelumendi, Ibai eta Mikel Xabier Aiensa Laborda, Itziar Alberdi, Juan Jesus Narvaez eta Aitor Esnaola Dorronsoro.

Greba eguna izan dute gaur Alestis enpresako langileek Miñaon
Miñaoko (Araba) parke teknologikoko langile gehienek bozkatu dute CCOO eta UGT sindikatuek Alestiseko zuzendaritzarekin sinatutako aurreakordioaren aurka. Gaur eman diete hasiera greba egunei, %100eko jarraipenarekin. Beste greba egun bat deitu dute ostegunerako, hilak 29.