AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Baldintzapean aske geratu da Itziar Moreno preso politikoa

Ia hamabi urtez izan dute preso, eta atzo atera zen Zaballako kartzelatik, Frantziako Estatuan jarritako zigorrak beteta. Bi auzi ditu irekita Espainiako Auzitegi Nazionalean.

Hamaika urte eta bederatzi hilabeteko espetxealdiaren ostean, baldintzapean aske gelditu da Itziar Moreno preso politiko bilbotarra. Zaballako (Araba) espetxean bete du Frantziako Estatuan jarri zioten zigorraren azken aldia; horren aurretik, Alcalan (Madril) egon zen gatibu. Frantzian egin ditu kartzelaldiko urte gehienak, Roanneko espetxean, eta joan den abuztuan Espainiaratu zuten. 2011ko apirilean atxilotu zuten Crozen (Akitania Berria).

Bete du jada Frantzian ezarritako zigorra, baina bere kontrako bi auzi dituzte zabalik Espainiako Estatuan; oraingoz baldintzapean aske utzi dute.

Asteburuan emakume bat bortxatu zuten Baionan
Aurreko asteburuan izan zen bortxaketa, atzo jakinarazi zutenez.