AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Baldintzapean aske geratu da Roberto Lebrero preso politikoa

22 urte baino gehiago egin ditu preso, eta etxean ari zen zigorra betetzen iazko otsailetik.

22 urtez gatibu izan ostean, baldintzapean aske utzi dute Roberto Lebrero preso politiko gasteiztarra. 2001eko urrian espetxeratu zuten, eta 2020ra arte ez zuten Euskal Herrira hurbildu; Sevilla II-tik Burgosera, hain zuzen ere. Handik zenbait hilabetera tokialdatu zuten Zaballako (Araba) kartzelara.

Hirugarren graduan sartu zuten 2022ko urrian, eta etxean ari zen zigorra betetzen 2023ko otsailetik. Espetxe Zaintzako Epaile Zentralak igorri du Lebrero baldintzapean aske uzteko ebazpena.

Amazonek "eskala handiko" bi parke fotovoltaiko egin nahi ditu Nafarroan
"Bultzatzen ari garen eguzki-energiako eta energia eolikoko proiektuek gure operazioak hornitzen laguntzen digute", azaldu du enpresak. Espainiako Estatuan, energia berriztagarriari lotutako hamabi makroproiektu jarriko ditu martxan.