AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Baldintzapean aske geratuko da Antton Troitiño preso politikoa, pairatzen duen gaixotasun larria dela-eta

Estremerako espetxea utziko du atzean preso politiko donostiarrak, baldintzapeko askatasunean, pairatzen duen gaixotasun larri eta sendaezinagatik. Orotara, 30 urte daramatza preso.

Antton Troitiño euskal preso politikoa baldintzapeko askatasunean utziko dute Estremerako presondegitik (Madril) joaten, duen gaitz larri eta sendaezina dela-eta. Espainiako Auzitegi Nazionalak, hain zuzen, donostiarrari hirugarren gradua ezartzea erabaki du.

30 urte daramatza kartzelan Troitiñok. 2011n irten zen Huelvako kartzelatik, 24 urteko zigorra bete ondoan. 2017an, baina, berriro atxilotu zuten Londresen; Espainiako Estatura estraditatu zuten, eta beste sei urteko espetxe zigorra ezarri zioten.

Errotxapeako Gaztetxearen aurkako epaiketa salatu dute ehunka pertsonak Iruñean
Hasi da Errotxapeako Gaztetxearen aurkako epaiketa Iruñean. 12:30ean ehunka lagun elkartu dira epaitegien aurrean, judizioa salatzeko eta gaztetxeari nahiz epaituak izaten ari diren hiru kideei elkartasuna adierazteko.