AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Baldintzapean aske utzi dute Gorka Fraile preso politikoa

22 urte egin ditu preso Gorka Frailek, eta hirugarren graduan zegoen urtarriletik. Minbizia atzeman zioten 2015. urtean, eta ebakuntzan "tratu iraingarria" jaso zuela salatu zuten haren senideek. Durangarraz gain, 73 dira zigorraren hiru laurdenak bete dituzten edo aurten beteko dituzten euskal preso politikoak, baina soilik 28 dira bigarren graduan daudenak, eta zortzik baino ez dituzte irteera baimenak lortu.

Atzo, apirilak 6, baldintzapean aske utzi zuten Gorka Fraile preso politikoa, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzaren aginduz. Larriki gaixo dago durangarra duela bost urtetik, eta pasa den urtarrilean ezarri zioten hirugarren gradua, Iruñeko (Nafarroa) espetxean. 1998. urtean giltzaperatu zuten ETA erakundearekin lotuta, hortaz, 22 urte egin ditu preso.

Espetxe Zaintzako epaile Jose Luis Castrok martxoaren 27an atera zuen argitara autoa, Fraile baldintzapean aske uztea eskatzen zuena. Horretarako, Frailek zigorraren hiru laurdenak bete dituela adierazi zuen epaileak, baita preso politikoa "gizarteratu dadin pronostiko indibidualizatu eta aldeko bat" egon badagoela ere. Autoa irmoa da dagoeneko, eta atzo sartu zen indarrean.

"Tratu iraingarria" ebakuntzan

Izatez, 2023 hasierara arte ezarri zioten kartzela zigorra Fraileri. Minbizia atzeman zioten mingainean 2015. urtean, eta Badajozko Ospitalean hasi zuen tratamendu kirurjikoa. Ospitaleratu zutenean "tratu iraingarria" jaso zuela salatu zuten presoaren senideek; izan ere, besteak beste, ebakuntzaren unera arte eskuburdinekin lotuta izan zuten, eta gauean loa ukatu zioten poliziek, "soinuen, ahotsen, mehatxuen eta horman emandako kolpeen bidez". "Azkenean, kirofanoan sartu eta bertan egon zen Polizia ebakuntza amaitu bitartean", azaldu zuten orduko hartan.

Durangarraz gain, beste 73 euskal preso politikok bete dituzte jada espetxe zigorren hiru laurdenak (edo aurten beteko dituzte). Dena den, 28 baino ez dira bigarren graduan daudenak, eta zortzik baino ez dituzte irteera baimenak izan.

Elkarretaratzeak egin dituzte IQM-ko osasun-langileek, haien lankide baten hilketa salatzeko
Aurreko larunbatean, Zorrotzaurreko IMQ klinikako langile bat zendu zen Gurutzetako Ospitalean, koronabirusak jota. Hildakoaren lankideek protestak egin dituzte gaur IMQ-ren hainbat zentrotan, eta hilketaz gain, babeserako neurri falta salatu dute. Salbuespen egoera hasi zenetik, gutxienez bi osasun-langile erail dituzte Euskal Herrian.