AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Baldintzapean aske utzi dute Xabier Perez preso politiko iruindarra

Hemeretzi urtez izan dute preso hainbat kartzelatan, baina etxean egon da gatibu azken hiru urteetan. 2005ean atxilotu zuten, eta Poliziak egindako torturen berri eman zuen.

Xabier `Perez Aldunate preso politiko txantrearra 2021etik egon da etxean gatibu, Espainiako Estatuko auzitegiek jarritako zigorra betetzeko. Guztira, hemeretzi urtez eduki dute preso: hainbat espetxetan izan ostean, 2021ean sartu zuten etxeko atxiloaldian, eta 2024an ezarri zioten hirugarren gradua. Gaur, asteazkenean, baldintzapean aske geratu da.

2005. urteko otsailean atxilotu zuten iruindarra, eta ordutik izan dute preso. Atxiloaldian polizia-indarrek torturatu egin zutela salatu zuen epailearen aurrean.

Zeraingo EH Bildu, isilik atzo argitara ateratako esplotazio kasuaren aurrean
Muturreko lan-esplotazioa jasan dute Zerainen hainbat pertsona migratuk. Horren berri izatean, gertatutakoa salatzeko mozio bat aurkeztu zuen udalbatzan Zerain Burujabek, baina salatu du EH Bilduk atzera bota zuela: "Momentuz isilik egotea erabaki du".