AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Banco Santanderrek ere marka historikoa hautsi du irabazietan: 9.309 milioi euro

Dibertsifikazio geografikoari esker, %14 igo dira bankuaren irabaziak, nahiz eta Europan eta AEBetan tasak jaitsi diren. Brasilgo eta Espainiako Estatuko merkatuak dira nagusi bere hazkundean.

Santander banketxeak 9.309 milioi euroko irabazi garbi batzuen berri eman du astelehen honetan: horixe izan omen zen 2023ko urtarriletik irailera bitartean lortutakoa, 2022ko aldi berean baino %14 gehiago, orduan 8.143 milioi euro irabazi baitzituen. Emaitza hori marka historiko bat da finantza-entitatearentzat, eta Europan eta AEBetan tasak jaisten ari diren testuinguru batean gertatu da gainera.

Patricia Botin buru duen bankuak tasen jaitsieraren eragin hori arintzea lortu du dibertsifikazio geografikoagatik, bereziki Brasilen, Espainiako Estatuan eta Portugalen egindako negozioei esker. Funtsezkoa izan da horietako jarduna interes-marjinaren hazkundean, %9 igo baita, 34.682 milioi eurora iritsita.

Hirugarren hiruhilekoa bereziki emankorra izan zen Santander bankuarentzat: bere irabaziak %1,3 hazi ziren, 3.250 milioi eurora helduta. Kanbio-tasen eragin positiboak mesede egin dio bankuari, batez ere Mexikoko pesoagatik eta Brasilgo errealagatik.

Brasilgo eta Espainiako Estatuko emaitza onak dira nabarmenenak, %30 eta %53 igo baitziren horietako irabaziak urte osoan, hurrenez hurren. Hala ere, AEBetan, hiruhilekoko irabaziak %42 jaitsi ziren operazio jakin batzuetan izandako murrizketen ondorioz. Erronka horiek gorabehera, bankuak urteko finantza-helburuei eusten die.

Ostalaritzako gehiegikerien kontra, borrokan ari dira AbadiƱoko Xirimiriko langileak
Xirimirin beharrean hasi zirenetik miseriazko baldintzak jasan ostean, egun batetik bestera kaleratu dituzte nagusiek, eta taberna itxi dute. Dirutza zor diete beharginei, baina: 20.000 euro inguru dira denera.