AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bankariak langileon pobretzearen erantzule moduan seinalatu, eta jopuntuan jarri dituzte euren irabaziak

Bankarien irabaziak marka historiko guztiak hausten ari direnean, gazte langileen pobretzea salatzeko markatu dituzte Euskal Herriko hainbat banketxe.

2023ko etekinei buruzko datuak argitaratzean, (Santander, BBVA, CaixaBank, Sabadell, Bankinter eta Unicaja), 26.000 milioi euro irabazi zituzten 2023an.argi esan dute lerroburu guztiek: Espainiako Estatuko banketxe nagusiek marka guztiak hausten jarraitzen dute, irabaziei dagokienez. Historian izandako emaitzarik onenak lortu zituzten iaz, inoizko irabazirik handienak metatuta. Gobernuak ezarritako ezohiko zergak ez du inola ere hori oztopatu: adibidez, sei banketxeren artean soilik

Bart, bankariak langileon pobretzearen erantzule eta arduradun gisa seinalatu dituzte Euskal Herrian: margoketak egin dituzte Euskal Herriko hainbat banketxetan. Hala nola, markatzeak izan dira BBVA, Kutxabank, Laboral Kutxa edota Santander bankuen zenbait egoitzatan. Besteak beste, ondoko mezuak irakur daitezke pintaketetan: "Bankarien irabaziak, langileon pobrezia", "Irabaziak espropiatu", "Bankariek 26.000.000.000 euro. Langileok 0 euro", eta abar.

Enpresarien irabaziak espropiatu eta sozializatu

Atzo, hain zuzen ere, konponbidea aberatsenen zerga-bilketaren erregulazioan jartzeak irabazi horiek betikotzea eragiten duela salatu zuen Gazte Koordinadora Sozialistak, sare sozialen bidez plazaratutako bideo batean. Etengabeko metaketa-dinamika horri eta langileen pobretzeari aurre egiteko, bankarien eta enpresari handien irabaziak espropiatzea beharrezkoa dela aldarrikatu zuten GKSko kideek.

Langileon egoera estutzen ari den bitartean, enpresari eta bankarien irabaziek handitzen jarraitzen dute politikari profesionalen babesarekin.

Langileon izerdiz lortutako enpresarien irabaziak jopuntuan jarri behar ditugu.

Enpresarien irabaziak espropiatu eta sozializatu! pic.twitter.com/uRhAAkaHJp

— Gazte Koordinadora Sozialista (@GKSozialista) February 6, 2024
Deklaratu du gazte batek Donostian, Palestinako herriarekin elkartasunez egindako mobilizazio baten harira
Gutxienez 14.000 euroko zigor ekonomiko bat eskatzen dute beretzat, entitate sionista egiten ari den genozidioaren aurka mobilizatzeagatik. Epaitegi aurrean elkarretaratze bat egin dute gaur, errepresioaren kontra eta eskubide politikoen defentsan.