AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Barakaldoko pisu batean, emakume bat 21 egunez esplotatu dute sexualki

Garbitzaile modura kontratatuko zutela esanez iruzur egin ostean, etxe batean bahitu dute bi esplotatzailek, eta 47 gizonezkorekin sexu-harremanak izatera behartu dute.

Barakaldon (Bizkaia), emakume bat indarrez izan dute pisu batean bahiturik, eta bere burua prostituitzera behartu dute, 21 egunez. Gizonezko batek eta emakume batek iruzur egin zioten, Madrildik Barakaldoraino mugi zedin, ustez, garbiketa-lanetan aritzeko. Bizkaira heltzean, baina, esplotatzaileek jakinarazi zioten prostituzioan aritzera behartuko zutela, eta nortasun-agiriak kendu zizkioten. Hain zen muturrekoa emakumearen egoera, ezen iruzurgileek egindako Bizum baten bidez ordaindu zuela Barakaldora mugitzeko bidaia.

Behin Bizkaian bahitu eta prostituzioan aritzera behartu zutenean, basatia izan zen inposatu zioten esplotazioa: gutxienez 47 gizonezkorekin sexu-harremanak izatera derrigortu dute 21 eguneko epean. 30 minutuko "zerbitzu" baten truke 50 euro ordaintzen zituzten bortxatzaileek, baina horietatik 40 euro gelditzen ziren esplotatzaileen esku. Gainera, sexu-harremanak kondoirik gabe izatera eta bere bortxatzaileekin drogak hartzera behartzen zuten esplotatutako emakumea.

Hainbat komunikabideren arabera, In Género Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GBE) emandako abisu bat dela-eta hasi zen gertakarien inguruko ikerketa. Bi esplotatzaileak atxilotu dituzte jadanik: 49 urteko gizonezko kolonbiar bat, eta 25 urteko emakume paraguaiar bat. Barakaldoko epaile baten esku utzi dituzte.

Hainbat emakume langile esplotatu eta erasotu dituzten jabeen taberna markatu dute Getxon
Baldintza negargarrietan lan egitera behartu dituzte gutxienez sei emakume, eta esplotatzaileetako batek sexu-erasoak ere egin dizkie. Barakaldon, beste emakume bat bahitu eta prostituzioan aritzera behartu dute 21 egunez.