AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Barakaldoko Roximatik ere hamabi langile kaleratuko ditu Superberriakek

Itxi egingo dute Barakaldoko Roxima denda; Ugaoko, Bilboko, Laudioko eta Amurriko BM dendak ere zarratu egingo ditu Superberriakek. Guztira, beraz, 82 behargin daude kaleratuak izateko arriskuan.

Aurreko astean jakinarazi zuten BM supermerkatu-kateko lau denda itxi nahi dituela Superberriak enpresak; hain zuzen, Ugaokoa (Bizkaia), Bilboko (Bizkaia) Alde Zaharrekoa, Laudiokoa (Araba) eta Amurriokoa (Araba). Antza, baina, ez dira horiek izango Hego Euskal Herrian itxiko dituzten BM denda bakarrak: Barakaldoko (Bizkaia) saltokia —Roxima frankizia— ere zarratu egingo dute, eta han jarduten duten hamabi langileak kanporatuko dituzte.

Grebara jotzea erabaki dute Barakaldoko Roximako beharginek, kaleratzeen aurrean protesta egiteko. Asteazkenean ekingo diote grebari, eta hiru egunez izango dira protestan. Enpresako zuzendaritzak erabakiari eusten badio, gainera, mobilizazio gehiago egingo dituztela azaldu dute langileek.

Une honetan, eta Ugaoko, Bilboko, Laudioko, Amurriko nahiz Barakaldoko salmenta-puntuetan aritzen diren beharginak kontuan hartuta, 82 dira kaleratze arriskuan daudenak.

Aparteko lanorduen erdia ez da ordaintzen Espainiako Estatuan
Langileek aparteko 6,6 milioi lanordu egiten dituzte astero, eta ez dute inolako soldatarik jasotzen horien %49,3ren truke, gutxienez. Hala, hilabete bakarrean aparteko 13 milioi lanorduren prezioa aurreztu dute enpresariek urte honetako bigarren lauhilekoan. Emakume beharginen kasuan, aparteko lanorduen %55,67 baino gehiago egin dituzte erabat dohainik.