AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Barakaldon, beste bi eraso matxista atera dira argitara azken egunetan

Larunbat gauean, emakume bati eraso zion bere bikotekideak Barakaldoko pub batean. Ostiralean, beste gizonezko bat atzeman zuten aurretik bere bikotekidea jotzeagatik; indarrean zegoen atxilotze-agindua.

2023. urtea hasi zenetik, gutxienez sei eraso matxistaren berri eman dute Barakaldon (Bizkaia). Aurreko asteburuan, zehazki, bi gizonezko atxilotu zituzten indarkeria matxistagatik. Batetik, ostiralean, gizon bat atzeman zuten herriko denda batean, lapurreta bat egotzita. Polizia-indarrak bertaratu eta atzemandako pertsona identifikatzean, ohartu ziren bera atxilotzeko agindu bat zeukala indarrean Emakumeenganako Indarkeriaren Barakaldoko Epaitegiak; hain justu, bere bikotekidea jotzeagatik. Atxilotu eta epailearen esku utzi zuten erasotzailea.

Larunbat gauean, bestetik, emakume bati eraso zion bere mutil lagunak, Barakaldoko pub batean. Biak elkarrekin joan ziren lokalera, eta gizonak hainbatetan egin zion eraso bikotekideari. Laguntza eskatu zuen emakumeak, eta atxilo eraman zuten erasotzailea.

Garai sobietarreko milioika liburu kendu ditu liburutegietatik Ukrainako Gobernuak
Errusiarrez dauden edo "garai sobietarrekoak" diren 19 milioi liburu erretiratu dituzte liburutegietatik azken hilabeteetan, eta ez dute argitu zer egin duten horiekin.