AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Barakaldon emakume bat bortxatu zuen gizon batek igandean

19 urteko emakumea lanetik irten zenean, atzetik jarraitu eta eraso egin zion gizonak. Arma zuri batekin egin zion mehatxu.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, joan den igande gauean sexu-eraso bat jasan zuen emakume batek Barakaldon (Bizkaia), kalean. 19 urteko neska lanetik atera eta etxera bidean zihoala, atzetik jarraitu zion gizon batek, eta eraso egin zion. El Correo-ren arabera, "toki ezkutu" batera joatera behartu eta han bortxatu zuen, arma zuri batekin mehatxu eginda.

Salaketa jarri du emakumeak, eta orain, gertakariak ikertzen ari dira.

Arabako metaleko beharginen %90i ez dizkiete ezarriko patronalek eta sindikatuek adostutako soldata-igoerak
Aurreakordio bat sinatu dute Arabako metalgintzako patronalek eta LAB, CCOO eta UGT sindikatuek. Ustezko soldata-igoera bat barne hartzen du itun horrek, baina praktikan, langileen %10i baino ez die eragingo. Berez, grebara jotzekoak ziren beharginak irailaren 21ean, 22an eta 23an, baina aurretik hitzartu zuten aurreakordioa.