AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Barakaldon emakume bat erailtzen saiatu da bere bikotekide ohia

Goizaldean, labanaz egin dio eraso gizonak, eta larriki zauriturik dago emakumea ospitalean. Erasotzailea atxilotu dute jada.

04:00ak aldera, emakume bat hiltzen saiatu da bere bikotekide ohia Barakaldon (Bizkaia), etxebizitza batean. Labanaz egin dio eraso 40 urteko gizonak, eta zauri ugari ditu emakumeak; larri dago Gurutzetako ospitalean.

Abisua jaso dutenean bertaratu dira etxebizitzara ertzainak, eta atariko eskaileretan aurkitu dute emakumea, odol jario handiarekin. Erasotzailea, dena den, ihes eginda zegoen. Barakaldon bertan atxilotu dute gero, eta laster geratuko da Barakaldoko Guardiako Epaitegiaren esku.

Lekeition biharko finkatuta zegoen etxe kaleratzea atzeratzea lortu dute
Moratoria bat sartu da indarrean, eta beraz, oraindik ez dakite zehazki noiz kanporatuko duten kaleratze arriskuan dagoen familia. Hurrengo deialdiei adi egotera deitu du Lea-Artibaiko Kontseilu Sozialistak.