AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Barakaldon familia bat etxegabetu du Ertzaintzak

Emakume bat eta bere hiru seme-alabak bota dituzte gaur haien etxetik; indarkeria matxista jasandakoa da emakumea. Alokabide sozietate publikoaren jabetzakoa da pisua eta, antza, instituzio publikoek ez diote inolako bizitoki-alternatibarik bermatu kaleratutako familiari.

Gaur, goizeko 09:00ak aldera, familia bat etxegabetu dute Barakaldoko (Bizkaia) Lutxana auzoan. Hain justu, emakume bat eta bere hiru seme-alabak kanporatu dituzte haien etxebizitzatik. Oraingoan ere Ertzaintzak gauzatu du familiaren aurkako kaleratze-agindua, etxegabetzearen aurka protesta egitera bertaratu diren hainbat eta hainbat pertsonaren aurrean.

Alokabideren jabetzakoa da pisua, eta haren eskutik hasi zen familia etxegabetzeko prozedura. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, babestutako etxebizitzen alokairuaz arduratzen den sozietate publikoa da Alokabide.

Argitan eta Berri Otxoak elkarteek jakinarazi dutenez, instituzio publikoek ez diote inolako bizitoki-alternatibarik eskaini etxegabetutako familiari. Hortaz, momentuz, kale gorrian egin beharko dute gaua.

Azaldu dute, gainera, indarkeria matxista jasandakoa dela kaleratutako emakumea. Indarrean da eraso egiten zion gizonaren aurkako urruntze-agindua.

Bihar aztertuko dute musukoen erabilerari buruzko dekretua Espainiako Diputatuen Kongresuan
Sanchezek hainbat neurri gehitu ditu maskaren derrigorrezko erabilera agintzen duen dekretuan; besteak beste, pentsioei lotutako zenbait ordainketa egitea.