AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Barakaldon izan den azken eraso faxista salatu dute

Asteartean, hainbat espazio politikotan parte hartzeagatik ezaguna den pertsona bati eraso zioten Barakaldon, labanaz. Outlaws MC talde supremazistako kidea da identifikatu duten erasotzailea. Atzo, protesta bat egin zuten Barakaldon.

Ezkerraldea Antifaxistak deituta, atzo iluntzean elkarretaratze bat egin zuten Barakaldon (Bizkaia), aste honetan izan den eraso faxista salatzeko. Auzoz auzo, faxismoa suntsitu lelopean batu ziren protestara ehunka lagun, eta babesa adierazi zioten erasoa jasan zuen pertsonari.

Joan den asteartean, kalean, labanaz eraso zion Barakaldon faxista talde batek. Labankada eman zuen erasotzailea identifikatuta dago, eta atxilo daukate: Asier Garcia da, antza, Outlaws MC talde supremazista, arrazista eta homofoboko kidea.

Poliziak Naƫl erail eta astebetera, guztira, 3.600 dira atxilotuak
Astebete baino gehiago igaro da, Nanterren, polizia-agente batek 17 urteko gazte bat hil zuenetik. Polizia-bortizkeriaren eta arrazakeriaren aurkako protestetan, guztira, 3.600 lagun baino gehiago atxilotu dituzte. Protestetan, beste bi gaztek galdu dute bizia. Hona hemen azken asteak Frantziako Estatuan utzitakoen errepaso labur bat, egunez egun.