AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Barakaldon, pertsona migratzaileen bi bizitoki hustu eta 11 lagun atxilotu ditu Poliziak

Parke batean eta zubi baten azpian bizi ziren hainbat pertsona migratzaile. Haietatik 11 eraman zituzten atxilo irailaren bukaeran, eta kanporatuak izateko arriskuan daude zazpi.

Berriki argitaratu dutenez, joan den irailaren 27an, hainbat lagunek bizitoki modura erabiltzen zituzten bi kokaleku hustu zituen Poliziak Barakaldon (Bizkaia). Zehazki, parke batean eta zubi baten azpiko aldean zeuden egonleku horiek, eta hainbat pertsona migratzaile bizi ziren horietan.

Barakaldoko Udaltzaingoak eta Espainiako Poliziak, elkarlanean, 11 pertsona atxilotu zituzten operazioaren barruan. Haietako zazpik ez dituzte legezko paper guztiak gaur-gaurkoz, eta Atzerritartasun Legea urratzea leporatuta, kanporatzeko prozedura bana ireki dute euren kontra.

Salgai daude Gazte Topagune Sozialistarako sarrerak
Urriaren 13an eta 14an izango da Topagune Sozialista, Atarrabian eta Burlatan. Bi egunetarako bonoak nahiz larunbateko kontzerturako sarrerak eskuragai daude jada.