AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Baraldoko behargin bat lan-istripuz hil da Zaragozan

Aurreko asteazkenean jasan zuen lan-istripua 58 urteko langileak, Zaragozako parke eoliko batean. Aurten, gutxienez 42 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

Asteburuan jakinarazi dutenez, aurreko asteazkenean, urriaren 4an, Barakaldoko (Bizkaia) behargin bat hil zen Zaragozan. LogroƱoko (Errioxa) Vallarin Garabiak enpresarentzat jarduten zuen soldatapean 58 urteko gizonezkoak, gidari gisara, eta La Puebla de Albortoko parke eoliko batean ari zen lanean lan-istripua izan zuenean. Dirudienez, zirga bat hautsi zen eta, horren ondorioz, zama bat erori zen langilearen gainera. Tokian bertan galdu zuen bizia.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 42 langile hil dira soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.

Suedian, Armadak ere esku hartuko du "krimenaren kontra"
Militarren eskumenak areagotu ditu Suediako Gobernuak, "krimen-olatuari aurre egitea" argudiotzat hartuta.