AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Barañainen 8 urteko neska bat bortxatu zuen gizon bat atzeman dute

42 urteko gizonak abuztuan eraso zion neskari: parke batean jolasten ari zela, bere etxebizitzara eramatea lortu zuen, eta han bortxatu zuen. Beste gizon bat atxilotu dute Cadizen, 11 urteko neska euskal herritar bati eraso egiteagatik.

Hainbat hedabidek atzo jakinarazi zutenez, 42 urteko gizonezko bat atxilotu dute Iruñerrian (Nafarroa), iazko abuztuan 8 urteko neska bat bortxatzeagatik. Aurreko astean lokalizatu eta atzeman zuten, eta neskak identifikazio-saio batean ezagutu zuen erasotzailea. Iruñeko Instrukzioko 5. zenbakiko Epaitegiko epaile batek gizona kartzelaratzeko agindua eman du, behin-behinean behintzat.

Esan bezala, iazko udan izan zen erasoa. Neska parke batean jolasten ari zela, harengana jo eta Barañaingo bere etxera eramatea lortu zuen gizonak, izozki bat erosiko ziola esanez. Han bortxatu zuen. Gero, gainera, mehatxu egin zion: gertatutakoa norbaiti kontatuz gero, hil egingo zuela esan zion gizonak.

Jerez de la Fronteran (Cadiz, Andaluzia), bestalde, 33 urteko gizon bat atxilotu dute berriki, 11 urteko neska euskal herritar baten kontrako sexu-delitu bat egitea leporatuta. Grooming kasu modura identifikatu dute gertatutakoa; alegia, heldu batek adin txikiko baten kontra egindako delitua, sexua izatea helburu duena. Izan ere, gizona sare sozial baten bidez jarri zen harremanetan neskarekin, eta biluzik ikusten zen argazkiak nahiz bideoak eskatu zizkion.

Txoznen defentsan mobilizatu dira Tolosan
Inauterietan txozna jartzeko izandako zailtasun guztiak salatu ditu berriz Tolosako Txozna Batzordeak, Tolosako Udalak nahiz Ezker Abertzaleak jarritako oztopoak seinalatuta. Atzo, Ostegun Gizenean, manifestazio bat egin zuten, 'Eraso guztien gainetik, txozna defendatu' lelopean.