AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Barañaingo Gaztetxean izango da bigarren Artea Kalera jardunaldia

Apirilaren 5erako antolatu dute egitaraua: arte plastikoez eta agitaziorako teknikez arituko dira, besteak beste.

"Arte plastikoek eta muralgintzak kultur borrokan duten lekuaz" hausnartzeko, Artea Kalera jardunaldiak egiten ari da Ekida Arte Ekimen Sozialista. Gasteizen (Araba) izan zen lehenengo saioa otsailean, eta bigarren hitzordu baten berri eman du orain: apirilaren 5ean, arratsaldez, Barañaingo (Iruñerria, Nafarroa) Gaztetxean egingo du jardunaldi bat.

17:00etan emango diote hasiera egitarauari: Arte plastikoak, kultur borrokarako tresna hitzaldia egingo dute lehenik eta behin. Horren ostean, 18:30etik aurrera, tailer bat eskainiko dute: Agitaziorako euskarri eta teknika berriak landuko dituzte. Artea Kalera jardunaldien hirugarren eta azken saioa Arrasaten (Gipuzkoa) izango da, baina aurrerago argitaratuko dute egitaraua.

1.000 lagunetik gora mobilizatu dira Etxarri Gaztetxearen defentsan
Desalojoa gelditu dadila exijitu zuten atzoko manifestazioan, eta espazioa defendatzera deitu zuten. Gaztetxearen huste-data apirilaren 4rako dago zehaztuta.