AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Barazki eskasia larriagotu da Erresuma Batuan

Supermerkatu nagusietan arazoak izaten ari dira kontsumorako barazkiak eta frutak eskaintzeko. Zenbait dendatan mugatu egin dute eros daitekeen barazki kopurua.

Barazki eta fruta eskasia gero eta nabariagoa da Erresuma Batuko denda handietan; hala nola, Tesco, Morrisons, Sainsbury's eta Aldi kateetan. Sare sozialetan hedatzen ari diren irudietan, hutsik ikusten dira hainbat eta hainbat supermerkatutako apalak eta kutxak.

Zenbait dendak, hala, mugatu egin dute eros daitekeen barazki kopurua. Esaterako, erosle bakoitzak zenbat piper, tomate, pepino edota letxuga eraman ditzakeen arautu dute; pare bat, pertsona bakoitzeko.

Batetik, Europako nahiz Afrikako "muturreko arazo klimatikoei" egotzi zaio hornidura-urritasuna Erresuma Batuan. Urteko sasoi honetan, tomateen %95 Ipar Afrikatik eta Espainiako Estatutik inportatzen dela azpimarratu dute, eta lurralde horietan izan den eguraldi txarrak uzta murriztu duela. Bestalde, "inflazioaren eragina" jo dute erantzuletzat: ekoizle britainiarren uzta azken 40 urteetako mailarik baxuenean dagoela diote, besteak beste, energiaren kostuaren ondorioz.

Nekazarien aurreikuspenen arabera, hornidura-arazoak geratzeko etorri dira, eta elikadura krisi baten arriskuaz ohartarazi dute. Nekazarien Batasun Nazionalak (NFU, ingelesezko sigletan) iazko abenduan eman zuen abisu: kontsumorako zenbait gaien eskasia aurreikusi zuen, adibidez, tomateena eta pepinoena.

Inflazioak gora egin du hirugarren hilabetez jarraian Espainiako Estatuan
Inflazio orokorra zein azpiko inflazioa %0,2 puntu igo direla iragarri du INEk otsailerako argitaraturiko datu aurreratuetan. %6,1ean eta %7,7an kokatu dira bi indizeak, hurrenez hurren.