AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

'Barra artean' abestia argitaratu du Ekida Arte Ekimen Sozialistak

Urtebete igaro da Pablo Hasel artista komunista espetxeratu zutenetik, eta harekin elkartasunez sortu dute 'Barra artean' kantua. Ekida arduratu da antolaketa- eta ekoizpen-lanez, eta Ødei, KRD' Krudo eta Mateo Zikuta rap abeslariek jarri dizkiote hitzak eta ahotsa abestiari.

Duela urtebete aurkeztu zuten Ekida Arte Ekimen Sozialista —ikusi hemen urteurrenean argitaratu zuten bideoa—, eta arte ekoizpen propioari heldu diote jada. Lan horren fruitu da, hain justu, Barra artean izeneko abestia. Aste honetan eman dute argitara kantua, Pablo Hasel rap abeslari komunista kartzelaratu zutenetik urtebete pasatxo igaro denean. Harekin elkartasunez sortu dute Barra artean.

Ekida arduratu da abestia sortzeko antolaketa- eta ekoizpen-lanez, eta hiru rap abeslarik jarri dizkiote hitzak, haien ahotsetik abesteko: Mateo Zikuta eta KRD' Krudo gasteiztarrek, eta Ødei urruñarrak.

"Arte sozialista antolatzea posible eta beharrezkoa da: arteak kultura kapitalista betikotzeari utzi behar dio, kultura komunista elikatzeko bitarteko izan dadin", esan zuten Ekidako kideek Arte Ekimen Sozialistaren aurreneko urteurrenean.

Hemen, Barra artean kantua osorik:


Pablo Gonzalez kazetariaren askatzea exijitu eta Europar Batasunaren zentsura salatu dute Gernikan
Atzo 100 lagunetik gora bildu ziren Busturialdeko Kontseilu Sozialistak deitutako protestan. Gonzalezen atxiloketa "burgesia bultzatzen ari den totalitarismoaren gorakadarekin" lotu zuten Kontseilu Sozialistako kideek, eta zalantzan jarri zituzten Europar Batasunaren oinarri demokratikoak, "informatzeko eta komunikatzeko askatasunak bermatuta ez daudelako".