AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bart emakume bati eraso dio gizon batek Donostian

Etxera bidean zela jasan du sexu-erasoa emakumeak; atxilotu dute jada 20 urteko erasotzailea. Bestalde, joan den astean beste gizon bat atxilotu zuten Angelun, iazko urrian emakume bat bortxatzeagatik.

Bart, etxera bidean zihoala, emakume bati sexu-erasoa egin dio gizon batek Donostian (Gipuzkoa). Atxilo eraman dute jada erasotzailea, eta aurki utziko dute epailearen esku. 20 urte ditu.

Horretaz gain, aurreko asteazkenean beste gizon bat atxilotu zuten Angelun (Lapurdi). Aurreko urteko urrian emakume bat bortxatzea leporatzen diote, eta behin-behineko espetxealdia ezarri diote. Gizonaren etxean izan zen erasoa, antza. Asteartean erabakiko dute epaiketara arte libre utziko duten, espetxeratu egingo duten edo baldintzapeko askatasuna ezarriko dioten.

Hapoel Holon taldeko jarraitzaile sionistek hainbat pertsonari eta lokali eraso diete Bilbon
Palestinaren banderak jarri dituzten tabernen aurka jo dute sionistek Bilboko Alde Zaharrean, baita Palestinaren alde kalera atera diren pertsonen aurka ere.