AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Baso-langile bat hil da Elorrion, zuhaitz batek buruan kolpatu ostean

Explotación Forestal Zaldupe S.L. enpresarentzat aritzen zen behargina, eta 54 urte zituen. Aurten, gutxienez 36 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

Aurreko astean, 54 urteko gizon bat hil zen Elorrion (Bizkaia), lanean ari zela lan-istripu bat izan eta zenbait egunera. Baso-langilea zen, eta Explotación Forestal Zaldupe S.L. enpresarentzat jarduten zuen soldatapean. Dirudienez, lanean ari zela, buruan jo zuen arbola batek, eta hala zauritu zen.

Iturri sindikalen arabera, urtea hasi zenetik, Euskal Herrian gutxienez 36 beharginek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.

Pertsona bat etxegabetu dute Idiazabalen
Kaleratzearen kontra protestara deitu du goizerako Goierriko Etxebizitza Sindikatuak. Osasun-arreta behar izan du bizilagunak, baina, hala ere, kaleratzearekin aurrera jarraitu dute. Udalak uko egin dio etxegabetua izan den pertsonari larrialdi kasuetarako etxebizitza eskaintzeari.