AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Basoa garbitzen ari zen langile bat eraila Muxikan

Gorozika auzoko baso bat garbitzen ari zela izan zuen lan-istripua beharginak. Aste honetan hil duten bigarren behargina da, gutxienez: ostegunean, garraiolari batek bizia galdu zuen Irun parean.

Atzo, uztailak 3, langile bat erail zuten Muxikan (Bizkaia), gutxienez bigarrena aste honetan. 14:30ak aldera, Gorozika auzoko baso batean garbiketa lanak egiten ari zela, lan-istripua izan zuen beharginak. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu ziren abisua jasotzean, baina bertaratu zirenerako, oso larri zegoen zauritua. Ezin izan zuten suspertu, eta bertan zendu zen.

Ostegunean, uztailak 2, kamioi bat gidatzen ari zen langile bat hil zuten Irun (Gipuzkoa) parean. Hiru ibilgailuren arteko istripu batean galdu zuen bizia, hain zuzen. Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian gutxienez 33 behargin erail dituzte haien lanpostuetan.

Uztailaren 8an eta 9an epaituko dute Marixol Iparragirre preso politikoa, Espainiako Auzitegi Nazionalean
Auzitegi Nazionalak Marixol Iparragirreren aurkako hamabi kasu ditu irekita. Datorren asteburuan, baina, 1995. urteko auzi batengatik epaituko dute. Gaur, bere askatasuna "ozen exijitu" dute Donostian, agerraldi bidez.