AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

'Batasuna borrokan' ekimena aurkeztu dute Bilbon

Manifestazioa deitu dute datorren larunbaterako, 18:00etan Jesusen Bihotzetik hasita. Lau oinarri ditu deialdiak: "amnistia, langileria, autodeterminazioa eta antifaxismoa".

Prentsaurreko bidez aurkeztu dute asteburuan Batasuna borrokan dinamika, Bilboko (Bizkaia) Karola garabiaren parean. Hala, datorren larunbatean, hilak 25, Bilboko kaleak betetzera dei egin dute, "Euskal Herriko langileriaren eta herri sektore ezberdinen indarren batasuna, elkar-kidetza eta aktibazio borrokalaria" elikatu asmoz. Jesusen Bihotzetik hasiko da manifestazioa, 18:00etan.

Azken asteetan azaldu duten modura, lau ardatz ditu mobilizazioak: "amnistia, langileria, autodeterminazioa eta antifaxismoa". "Euskal Herriko langileriaren eta herri sektore ezberdinen indarren batasuna, elkar-kidetza eta aktibazio borrokalaria sustatzeko asmoz aurkezten dugu ekimen hau", adierazi zuten asteburuko agerraldian.

Bi orduko lan-etenaldiak egingo dituzte Zumaiako Siemens Guascorreko langileek, enpresak kaleratzeak iragarri ostean
Zuzendaritzak enpresako batzordeari jakinarazi dio hainbat langile kaleratuko dituela; antza, 15. Datorren ostegunetik aurrera, bi orduko lanuzteei ekingo diete beharginek, eta abuztuaren amaierara arte iraungo du dinamikak.