AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Batzar informatiboarekin eman diete amaiera Lubakiren aurkezpen jardunaldiei

Lubakiko kideek batzar informatiboa egin dute gaur, Bergarako Irizar jauregian. Modu horretan amaitu dituzte langile elkartasun sarearen aurkezpen hitzaldi eta mahai-inguruak. Gauean aisialdirako espazioa eskainiko dute Bergarako Gaztetxean, kontzertu bidez. Lubakiko kideek adierazi dute "arrakastatsuak" izan direla aurkezpen jardunaldiak, eta euren ekinbiderako "aurrerapauso" gisa definitu dituzte.

Lubakiren aurkezpen jardunaldien barruan, hitzaldiak eta mahai-inguruak egin dituzte azken asteetan, formakuntzan eta langileriaren antolakuntzan sakontzeko asmoz, eta komunitatea indartzea helburu. Besteak beste, genero eta etxebizitza problematikak edota soldatapeko lana izan dituzte hizpide. Hala, Lubakiko kideek jakinarazi dutenez, "arrakastatsuak izan dira aurkezpen jardunaldiak".
Irailaren 11n aurkeztu zuten Lubaki, Bergaran. Orduko hartan adierazi zuten lan arloa eta "genero zein etxebizitza problematikak" jorratuko dituztela, baita "gai konkretuak lantzeko dinamikak eta heziketa politikorako hitzaldi, mintegi edota mahai inguruak" prestatzeko asmoa agertu ere. "Beharren eta gaitasunen arabera", lan lerro gehiago irekitzeko asmoa dutela ere azaldu zuten. Zentzu horretan, "aurrerapauso" gisa ikusi dute gaurko batzarra.
Igorreko Araluce lantokia itxi eta 141 behargin kaleratu nahi ditu Batz taldeak
Lanuzteak eta mobilizazioak hasi dituzte Igorreko Araluce enpresako langileek, lantegia ixteko Batz taldeak abiatutako likidazio prozesua salatzeko. Enpresaburuek euren asmoekin aurrera eginez gero, lantokiaren jarduna guztiz eten eta 141 langile kaleratuko dituzte.