AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Beasainen CAF enpresa seinalatu du GKSk, sionistekin dituen negozioengatik

Israelgo Estatuaren desegitea eta harremanen etetea aldarrikatu ditu gazte-antolakundeak.

CAF enpresak Beasainen (Gipuzkoa) dauka egoitza nagusia, eta bertan seinalatu du konpainia Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS). Izan ere, Jerusalemen tren arina eraikitzen ari da CAF, sionisten legez kontrako kokalekuak lotuko dituena; eta GKSk salatu du, azpiegitura horren bidez, "palestinar lurren okupazioa eta Israelgo asentamendu kolonoen hedapena ahalbidetzen" dituela Goierriko enpresak.

Horiek horrela, Beasaingo lantegira sartu eta hura margoz markatu dute hainbat pertsonak, Israelgo Estatuaren desegitea aldarrikatzeko eta CAFi exijitzeko harreman oro moztu dezala estatu sionistarekin.

🇵🇸CAF enpresa seinalatu dugu Israelekin dituen harremanak salatzeko.

Jerusalemen eraikitzen ari diren azpiegituraren bidez palestinar lurren okupazioa eta israelgo asentamendu kolonoen hedapena ahalbidetzen du.

CAF kolonizatzailea!

PALESTINA ASKATU! ISRAEL DESEGIN! pic.twitter.com/GBk40AgDSK

— Gazte Koordinadora Sozialista (@GKSozialista) October 9, 2025
Borrokan ari dira Gasteizko rokodromoetako langileak, kalitatezko lan-baldintzen alde
Udalak azpikontratatutako Prisma Global enpresarentzat aritzen dira, eta abusuak azaldu dituzte: atzerapenak kobratzean, segurtasun eta babes-material falta... "Azpikontraten negozioa" salatu dute.