AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Beasainen larunbat gauean izan zen bortxaketa salatu dute Beasainen, Itaiak deituta

Asteburu honetan ere Loinatz jaiak ospatu dituzte Beasainen, eta emakume bat bortxatu zuen gizon batek larunbat gauean. Atzo protestara deitu zuen Goierriko Itaiak, eta jendetza batu zen elkarretaratzera.

Loinatz festak izan dira berriki Beasainen (Gipuzkoa), eta joan den larunbat gauean, emakume bat bortxatu zuen gizon batek, Zaldizurrieta plaza inguruan. Zumarragako (Gipuzkoa) erietxean artatu zuten emakumea, eta salaketa bat aurkeztu du jada.

Goierriko Itaiak deituta, erasoa salatzeko eta emakumeari babesa adierazteko elkarretaratze jendetsu bat egin zuten atzo Beasainen, Indarkeria matxista orori aurre egin aldarripean.

"Eraso hori ezin dugu era isolatuan ulertu. Norma kultural bihurtu den ideologia matxistak gizonaren gailentasunerako testuingurua sortzen du, emakume langileonganako erasoak gauzatuz", adierazi zuten Itaiako kideek. "Horren aurrean, figura erasotzaileak seinalatu, eraso oro salatu eta horri aurre egiteko baliabideak garatzen jarraituko dugu", gaineratu zuten.

Milatik gora lagun elkartu dira Itaiaren aurtengo jardunaldi nazionalean
Hernanin bildu dira oraingoan, "emakume langileon zapaldu egoerari aurre egingo dion proposamen politikoaren inguruan hausnartzeko eta ditugun erronkak identifikatzeko". "Poztekoa da hainbeste emakume antolakuntza politiko sozialistaren inguruan hausnartzeko batu izana, Euskal Herrian estrategia sozialista lekua hartzen ari den seinale", adierazi du Itaiak.