AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Beasaingo Amore Pizzan hasi du borrokaldi bat Bateginek, enpresak langile bati zor diona ordain diezaion

Amore Pizza jatetxeak bost hilabete eta 20 eguni dagokien zenbatekoa zor dio langile bati. Protestekin hasi da jada Goierriko Bategin Langile Autodefentsa Sarea.

Lan-gatazka baten berri eman du Goierriko Bategin Langile Autodefentsa Sareak. Beasaingo (Gipuzkoa) Amore Pizza jatetxeak bost hilabete eta 20 eguni dagokien zenbatekoa zor dio behargin bati; hori izan zen lanean jardun zuen denbora, kontraturik gabe betiere. Hala, Bategineko kideek azaldu dutenez, oraindik ez du diru hori kobratu.

Langile Autodefentsa Sarearekin harremanetan jarri zen langilea, eta egoera zehatza aztertu ostean, enpresarekin akordio bat lortzen saiatu dira. "Amore Pizzak ez du inolako borondaterik erakutsi langilearen erreklamazioen aurrean", azaldu dute, ordea.

Bateginek, beraz, borrokari ekin dio Beasainen. Protestak hasi ditu jatetxe aurrean, Amore Pizza, ordaindu zor duzuna aldarripean. Negozio txikia izanagatik ere, Langile Autodefentsa Sareak nabarmendu du "mota honetako erasoak diruditena baino ohikoagoak" direla enpresa txikietako nagusien partetik. "Langileen aurkako eraso horiek negozioa handitzeko edo mantentzeko beharrarekin justifikatzen dituzte, inpunitate osoz", salatu du.

Absolbitu egin dute Donostian bere bikotekidea bi aldiz bortxatzeagatik epaitu duten gizona
Fiskaltzak 27 urteko kartzela zigorra eskatu zuen neska-laguna bi aldiz bortxatu zuen gizonarentzat, baina Gipuzkoako Auzitegiak absolbitu egin du; 2018an izan ziren erasoak.