AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Beasaingo CAFeko sarrera hartu dute Trenasako langileek, itxieraren aurka

CAFen filial bat da Trenasa, eta Castejongo (Nafarroa) 118 langileak kaleratzea ekarriko luke zuzendaritzak lantegia ixteko hartutako erabakiak. Ostiralean greba mugagabeari ekingo diote beharginek.

Ostiralean hastekoa duten greba mugagabearen atarian, CAF multinazionalak Beasainen (Gipuzkoa) duen lantegira eraman dute borroka Trenasako langileek. CAFen filial bat da Trenasa, Castejonen (Nafarroa) kokatua, eta abenduan lantegia ixteko asmoa agertu du, "lan-karga faltagatik". Kaleratze masiboa eragingo luke horrek: 118 langilek dihardute soldatapean Trenasarentzat.


Goizean goiz, Beasaingo CAFen sarrera blokeatu dute beharginek, auto ilara luzeak eraginez. Ertzaintza agertu eta hainbat kide identifikatu ditu, Ahotsa-k berri eman duenez. Ondoren, bulegoetara jo dute langileek, hango sarrera oztopatzera. Polizia inguruan izan dute etengabe.


Ondoren, Iruñean (Nafarroa), Nafarroako Parlamentura joaten saiatu dira dozenaka langile, baina Espainiako Poliziak eragotzi die bertaratzea. Enpresak sei milioi euroko laguntza publikoak jaso zituen 2019an Nafarroako Gobernuaren partetik, Sodena sozietatearen bitartez. Astelehenean, ostiraletik aurrera greba mugagabeari ekitea erabaki zuten langileek.

Arlokako mintegiak antolatu ditu Herri Unibertsitateak, "jakintza langile mugimenduaren mesedetan jartzeko"
Herri Unibertsitatearen jatorrizko egitekoa gogoan, "langile klasearen boterea elikatuko duen tresna" sortu nahi dute, gaitasun zehatzak ekoitziz. Helburu horrekin jarri dituzte martxan Eskola Kolektiboak, eta urriaren 6tik 15era egingo dituzte arlokako mintegiak.