AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bederatzi langile kaleratu nahi ditu Balmasedako Winoa Iberica enpresak

Azken bi urteetan, beharginen %15 kanporatu ditu Balmasedako Winoa Ibericak. Iaz, lau langile izan ziren kaleratuak. Enpresak 2012an lortu zuen akordioa Bizkaiko Aldundiarekin eta Balmasedako Udalarekin, eta 2024ra bitartean, 30 langile inguru kaleratzea adostu zuten.

Beharginak kanporatzen jarraitzen dute Balmasedako (Bizkaia) Winoa Iberica lantokian. Azken berrien arabera, bederatzi langile kaleratu nahi ditu zuzendaritzak, hamar langileko langa ekidinez berriro (kopuru horretara iritsiz gero, lan-erregulazio txostena aurkeztu beharko luke). Iaz lau izan ziren kaleratzeak, eta azken bi urteotan, langileen %15 kanporatu ditu enpresak, ELAk jakinarazi duenez.

Balmasedako lantegia "baztertzeko" prozesu horretan, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Balmasedako Udalarekin 2012. urtean sinatutako akordioa baliatu du Frantziako multinazionalak, babes modura. Izan ere, orduko hartan, fabrika tokiz mugitzea hitzartu zuten, herriaren kanpoaldera.

Lantegi zaharra zegoen tokiko lurrak eroski zizkioten enpresari Aldundiak eta udalak, eta akordioaren barruan, plantillari zegokion neurri bat ere jaso zuten: garai hartan plantan 80 langile baino gehiago baldin baziren, 2024. urtea amaitzean, 50 baino ez ziren izango.

Bestalde, Covid-19aren pandemiarekin lotutako arrazoiak baliatuta, aldi baterako lan-erregulazio txosten bat aurkeztu du enpresak.

Bilboko Andre Maria Zuriaren klinikan aldi baterako lan-erregulazio dosierra aurkeztu zuen atzo IMQ talde pribatuak
Krisialdi honetan, osasun-zerbitzu publikoa eman du IMQren Bilboko Andre Maria Zuriaren klinikak, Osakidetzaren agindupean. Administraziotik erabaki dutenean sistema publikoko paziente gehiago bertara ez bideratzea, aldi baterako lan-erregulazio txostena aurkeztu du IMQk, 93 langileri eragin diena; plantillaren %78. Enpresaren eta Eusko Jaurlaritzaren erabakiak salatu dituzte osasun-langileek, eta borroka egingo dutela iragarri dute. Gainera, azpimarratu dute egon badaudela krisi honi aurre egiteko baliabideak, baina "beraien interesak" direla arazoa.