AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Bediako Tablev enpresa jopuntuan, bi lan-istripu direla-eta

2021. urtearen amaieratik hona, bi langilek galdu dute hatza Bediako lantegian. Lan-ekipamenduak egokitzera behartu dute, teorian.

Bediako (Bizkaia) Tablev SA enpresa seinalatu dute, bertako lan-ekipamenduen egoeragatik eta langileentzat dakarten arriskuarengatik. Egurrezko oholak ekoizten dituzte lantoki horretan, eta, 2021. urtearen bukaeratik hona, bi lan-istripu larri izan dira bertan: hatza galdu dute bi beharginek, makinek harrapatu ostean.

2023ko abenduan zauritu zen langile bat, egurrezko listoiak kolatzeko eta prentsatzeko makina bat garbitzen ari zela. Makinako arrabolek harrapatu zioten eskuineko eskua, eta atzamar bat galdu zuen.

Bi urte lehenago, 2021eko abenduan, beste langile bati gertatu zitzaion hori. Trabatuta zegoen makina bat konpontzen saiatu zen, eta hatz bat galdu zuen berak ere. Garai hartan, enpresak arau-hauste larri bat egin zuela ebatzi zuen Lan-Ikuskaritzak: makinaren engranajea zintaz itsatsitako kartoizko piezekin baino ez zegoen babestuta.

Iazko istripuaren ostean, Bizkaiko Lan-Ikuskaritzak berriz seinalatu du enpresa: lan-ekipamenduak gaur egungo araudiaren arabera egokitzera behartu du, teorian.

CJS aurkeztu dute Espainiako Estatuko hainbat hiritan
Martxoan eman zuten antolakundearen sorreraren berri, eta aurkezpen jendetsuak egin dituzte hiri ugaritan azken hilabeteetan. "Gazte langileentzako erreferente izango den antolaketa politiko handi bat eraikitzeko lehen urratsa" izango da CJS, bertako militanteek azaldu dutenez.