AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Behargin bat eraila Igantzin, harrobian lanean ari zela

Materiala deskargatzen ari zen kamioi bat irauli da eguerdian, eta horren ondorioz hil da langile bat. Irailean gutxienez lau lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

Langile bat hil da asteazken honetan Igantzin (Nafarroa), harrobian lanean ari zela. 13:00etan izan da ezbeharra, materiala deskargatzen ari zen kamioi bat irauli ostean. Behargina artatzera bertaratu diren osasun-langileek ezin izan dute ezer egin.

Nafarroan astebetean erregistratutako hirugarren lan-heriotza izan da gaurkoa. Izatez, 54 urteko langile bati bizia ebatsi zioten Berriobeitin joan den larunbatean, pala kargatzaile batek azpian harrapatuta. Azkoienen, berriz, lanera bidean zihoan behargin bat hil zen errepidean. Zanbranan (Araba) mozketa enpresa batentzat lanean ari zen 38 urteko langile bat ere hil zen herenegun.

Lanera bidean zihoala hil da langile bat Azkoienen
Atzo izan zuen istripua langileak, motorrean; Alesbesen egiten zuen lan. Aurten bost behargin hil dira lanera bidean.