AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Behargin bat hil da Andoaingo Antex Fibres lantegian, makina batek harrapatuta

Aldi baterako enpresa baten bidez ari zen lanean 47 urteko gizona, eta makina batek harrapatu zuen joan den larunbatean. Aurten gutxienez 64 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

Pasa den larunbatean, urriaren 29an, 47 urteko behargin batek galdu zuen bizia Andoaingo (Gipuzkoa) Antex Fibres enpresan. Argitu ez dituzten arrazoiengatik, makina batek harrapatu zuen langilea 13:00ak aldera; osasun-langileak bertaratu ziren arren, lantokian bertan hil zen. Aldi baterako enpresa baten bidez ari zen Sorabilla auzoko lantegian soldatapean lanean.

Buruntzaldeko Kontseilu Sozialistak salatu duenez, "kapitalismoari berezkoa zaion metaketa beharrak eragindako biolentziaren beste kasu baten aurrean gaude"; "kasu honetan, gainera, aldi baterako kontratua zuen langileak".


Pobrezia-egoeran dauden hiru lagunetik batek lan egiten du Espainiako Estatuan, eta goi-mailako ikasketak ditu seitik batek
13 milioi pertsona baino gehiago zaurgarritasun-egoeran daudela ohartarazi du Espainiako Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren aurkako Europar Sarearen txosten batek. 2020an baino 380.000 lagun gehiago dira baldintza ekonomiko ziurgabeetan daudenak, eta horietatik %34k enplegua dute. "Lanak ez badu jendea pobreziaren mugaren gainetik kokatzea lortzen, ez du bere funtzio soziala betetzen", ondorioztatu du erakundeak.