AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Behargin bat hil da Arrigorriagako industriagune batean, objektu astun batek jo ostean

Objektuak sabel aldean kolpatu zuen 51 urteko langilea, eta ospitalean zendu zen ordu batzuk beranduago. Aurten, gutxienez zortzi lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

Joan den asteartean, langile bat hil zen Gurutzetako Ospitalean (Barakaldo, Bizkaia), lan-istripu baten ondorioz. Arrigorriagako (Bizkaia) Txako industriaguneko Conformados Facme enpresan izan zuen ezbeharra: objektu astun batek jo zuen sabel aldean, eta larri zauritu zen. Ordu batzuk beranduago zendu zen.

51 urte zituen beharginak, eta 22 urteko antzinatasuna zuen, ELA sindikatuaren esanetan. LAB sindikatuak seinalatu duenez, "enpresak makinen araudia ez betetzeagatik" gertatu zen lan-istripua.

Iragan astelehenean, bestalde, bi langile zauritu ziren Amurrioko (Araba) Tubos Reunidosen, horietako bat oso larri. Zainketa Intentsiboen Unitatean (ZIU) jarraitzen du.

Iturri sindikalen arabera, urtea hasi zenetik, Euskal Herrian zortzi behargin hil dira soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.

"Hamarkada batez, unibertsitate eredu burgesa jopuntuan jarri du Herri Unibertsitateak"
Leioako campusean izan da aurtengo Herri Unibertsitate nazionala. Egitarauaren barruan, eta askatasun politikoen defentsan, manifestazio bat egin dute gaur arratsaldean. "Desartikulatu nahian ari diren antolakuntza politikoaren bitartez, bai eta bizirik dagoen grin politikoari esker, beste behin ere agerian utzi dugu posible dela egungo unibertsitatearen logika merkantiletik haragoko ikasketa sistema bat pentsatzea", adierazi dute antolatzaileek. Berriz seinalatu dute EHU, eta 34 ikasle grebalariri ireki nahi dizkieten espedienteen kontrako aldarria berretsi dute.