AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Behargin bat hil da asteburuan Ondarroan

Antza, larunbatean galdu zuen bizia langileak, baina atzo topatu zuten hilik bere lankideek. Erradial batekin lanean ari zela, ebaki bat egin zuen lepoan.

Beste lan-heriotza baten berri eman dute gaurkoan Euskal Herrian. Dirudienez, joan den larunbatean zendu zen langile bat Ondarroan (Bizkaia), baina atzo aurkitu zuten hilik bere lankideek. Antza, etxebizitza bat berritzeko obran jarduten zuen hildakoak, eta erradial batekin lanean ari zela, ebaki bat egin zuen lepoan. 35 urte zituen.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 22 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela, edo in itinere.

Ikasleon Eskubideen Defentsarako Bulegoa jarri du martxan UIBk
Bulegora jo dezakete, besteak beste, irakasgaien ordutegiak, material falta edota eman ez diren eskolak direla-eta arazoak dituzten ikasleek. "Klase batasunean oinarritutako antolakuntza eta borroka dira unibertsitatean baldintza hobeak lortzeko bide bakarra", nabarmendu dute UIBko kideek.