AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Behargin bat hil da lan-istripuz Abandoko tren-geltokian

Kafetegiko kristalak garbitzen ari zela, hiru metroko altueratik jausi zen atzo 55 urteko langilea. Aurten, gutxienez 53 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

Atzo goizean, lan-heriotza bat izan zen Bilboko (Bizkaia) Abandoko tren-geltokian. Behargin autonomo bat ari zen bertako Cafe Bar La Paradan kristalak garbitzen, baina amildu egin zen: hiru metro inguruko altueratik erori zen. Itxura denez, azpikontratatutako enpresa batentzat jarduten zuen soldatapean, eta, lanean ari zenean, ez ziren betetzen erorikoak saihesteko gutxieneko prebentzio-neurriak. 55 urte zituen.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 53 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan. Nabarmena da, gainera, altuera batetik jausita hil direnen kopurua: hamar izan dira.

Carlos Palomino oroitu dute Madrilen, bere erailketaren 17. urteurrenean
Immigrazioaren kontrako protesta faxista bati aurre egitera zihoan Carlos 2007ko azaroaren 11n, militar neonazi batek erail zuenean. Atzo izan zen urteurrena, eta, ohi bezala, manifestazio jendetsu batek omendu zuen militante gaztea.