AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Behargin bat hil da Mungian, lanean zegoela

Astelehenean galdu zuen bizia 58 urteko langileak, Mesa enpresan.

Joan den astelehenean izandako lan-heriotza baten berri eman dute Euskal Herrian. Mungian (Bizkaia) izan zen, Mesa izeneko enpresan hain zuzen ere: lanean ari zela hil zen 58 urteko behargin bat. Sindikatuek "ez-traumatikotzat" jo dute heriotza.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 27 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela, lanera bidean edo lanetik bueltan.

Erreakzio arrazista Martzillan, adingabeen zentro bat dela eta
Zentroa ixtearen aldeko protesta erreakzionarioak izaten ari dira, Voxeko eta NĂșcleo Nacionaleko faxisten babesarekin. Idatzi bat egin dute zentroko langileek, euren kezka agertzeko.