AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Behargin bat zauritu da Anoeta estadioko eraberritze lanetan

Langileak harmailean goialdean zuen arnesa jarrita, baina egitura hautsi, eta harekin batera erori zen langilea, hogei metro baino gehiagotik. ELA eta LAB sindikatuek salatu dute haren lan istripua loturik dagoela lan baldintzekin.

Langile bat zauritu da Donostiako Anoeta estadioaren obretan lanean ari zela. Zauritutako behargina ospitalera eraman zuten istripua izan eta berehala. Asteazken arratsaldean jazo zen lan istripua, behargina estadioaren iparraldeko estalkia jartzen ari zela. Hain zuzen, langileak harmailean goialdean zuen arnesa jarrita, baina egitura hautsi, eta harekin batera erori zen langilea, hogei metro baino gehiagotik.

Zauritutako langilea Anoetako estadioaren goiko estaldura berritzeko azpikontratatuta dagoen Cimpra enpresakoa da. ELA eta LAB sindikatuek salatu dute haren lan istripua loturik dagoela lan baldintzekin. Hamar ordutik gorako lanaldiak daudela esan dute, eta segurtasun neurriak falta direla.

Enpresak, seinalatuta

2017. urteko maiatzean hasi ziren Donostiako (Gipuzkoa) Anoeta futbol estadioa eraberritzeko lanak. Joan zen ekainean ELA sindikatuak obretan aritu diren 18 enpresa salatu zituela jakinarazi zuen, lanetan izan diren "gehiegikeriak, iruzurrak eta faltsifikazioak" direla-eta. ELAko kideen arabera, enpresa horiek 200 langile baino gehiagoren dokumentazioak faltsutu dituzte, eta 4,5 milioi euroko zorra pilatu dute beharginen ordaindu gabeko soldatetan zein Gizarte Segurantzari ordaindu gabeko kotizazioetan. Bestalde, enpresei 250.000 euro baino gehiagoko isunak ezarri zaizkiela ere salatu zuen sindikatuak. "Neurri zuzentzaileak hartu ezean", datorren udako lanetan "iruzurra errepikatu daitekeela" esan zu orduko hartan ELAk, udan egitekoak diren "obraren tamaina" eta "horretarako beharko den pertsonala" kontuan hartuta.

Langile bat soldatapean eraila Mungiako Lamincer enpresan
'Fenwick' ibilgailu batek azpian hartuta zendu da 57 urteko behargin bat. Urtea hasi zenetik, lanpostuan eraila izan den 28. langilea da, gutxienez. Enpresa batzordeak 24 orduko greba deitu du datorren astelehenerako.