AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Behargin bat zauritu da Donostiako metroa eraikitzeko lanetan

Makina batek langilearen hanka harrapatu zuen atzo goizean. Ez da Donostiako metroaren lanetan langile bat zauritzen den lehenengo aldia.

Donostiako (Gipuzkoa) metroa eraikitzeko lanetan, langile bat zauritu zen atzo goizean, 09:00ak aldera. Dirudienez, Kontxako pasealekutik gertu izan zuen lan-istripua beharginak: makina txiki batek azpian hartu zuen langilearen hanka bat. Donostiako ospitalera eraman zuten zauritutako langilea.

Honakoa ez da Gipuzkoako hiriburuko metroaren lanetan behargin bat zauritzen den aurreneko aldia. 2021ean, ELA sindikatuak jakinarazi zuen gutxienez bost langilek izan zituztela lan-istripu larriak obra horietan.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 41 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.

Ekoizpena murriztu du Gasteizko Michelinek, langileen protesten eraginez
Urtea bukatu bitartean, 2.000 gurpil tona ekoizteari utziko diote Arabako fabrikan. Neurriak 1.500 behargini eragingo die, eta zuzendaritzak esan du haiengan "konfiantza galdu" izanaren ondorio dela.