AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Behargin bat zauritua Sopelan, makina batek beso bat harrapatuta

Olabide poligonoko enpresa batean makineria desmuntatzen ari zen langilea. Bizepsaren parean besoa harrapatu zion makinetako batek.

Langile bat zauritu zen atzo Sopelan (Bizkaia), Olabide poligonoan kokatuta dagoen lantegi batean. Antza, dagoeneko jardunik ez duen enpresa batean izan zen lan-istripua: bertatik makineria ateratzeko lanetan ari zen 50 urteko behargina, eta makinetako bat desmuntatzen ari zela, beso bat harrapatu zion bizepsaren parean.

Larrialdi-zerbitzuak bertaratu ziren. Langilearen besoa makinatik ateratzean, Gurutzetako Ospitalera eraman zuten.

Aurreko ostiralean, hilak 10, beste langile bat zauritu zen Idiazabalgo (Gipuzkoa) enpresa batean, pieza bat gainera erorita. Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian gutxienez 35 langile erail dituzte haien lanpostuetan.

Mercadonaren "jarrera errepresiboa" salatu dute Bilbon
Langileek Mercadona supermerkatu-katearen "ohiko jazarpen estrategia" eta "tratu txar" orokortuak salatu zituzten atzo, Bilbon. Besteak beste, osasunerako eskubidearen urraketa, "presio psikologikoa" eta lan sindikalaren aurkako jarduna seinalatu zituzten. Bajan zegoen langile baten kaleratzea izan da azkeneko jazarpen kasua. Auzitegietan aurkeztu duen froga baten harira, enpresak salaketa jarri dio beharginari, eta urte bat eta lau urte bitarteko espetxe zigorra eskatu du harentzat.