AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Behargin batek erredura larriak jasan ditu Mungian

Antza, makina baten ondoan lanean ari zela, leherketa txiki bat izan zen atzo. Gurutzetako Ospitalera eraman zuten langilea, larri.

Langile bat larri zauritu zen atzo Mungiako (Bizkaia) enpresa batean, soldatapean lanean ari zela. Dirudienez, makina baten alboan zegoela, leherketa txiki bat izan zen, eta erredura larriak eragin zizkion horrek. Larrialdi-zerbitzuetako beharginak bertaratu ziren eta Gurutzetako Ospitalera (Barakaldo, Bizkaia) mugitu zuten zauritutako langilea, larri.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian gutxienez 44 langilek galdu dute bizia haien lanpostuetan, edo lanera bidean.

Espetxeratu egin dute San Fermin eguneko prozesioko istiluen harira atxilotutako lagunetako bat
Gorroto-delitu bat, autoritatearen kontrako atentatua egitea eta desordena publikoak eragitea leporatu diote ustez udaltzain bati ukabilkada bat eman zion pertsonari. Aske utzi dituzte atxilotutako gainontzeko pertsonak.