AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Behera egin dute kontratazioek eta gora aldi baterako lan-erregulazioek Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Otsailean 38.783 langile zeuden aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpean, urtarrilean baino 6.600 gehiago.

EAEko Lan Harremanen Kontseiluaren arabera, urteko aurreneko bi hilabeteetan bi ezaugarri nagusi identifikatu dituzte: batetik, soldatapeko lanean nabarmen egin dute behera kontratazioek eta, bestetik, gora egin du aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpean dauden beharginen kopuruak.

Urtarrilean eta otsailean, guztira, 762 espediente berri aurkeztu dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. 6.984 langileri eragiten diete dossier horiek.

Otsailean, beraz, 38.783 langile zeuden aldi baterako lan-erregulazioan, urtarrilean baino 6.600 gehiago.

Bestalde, kontratazioen kopuruari dagokionez, iazko urtarrilean eta otsailean baino %27 kontratazio gutxiago izan dira aurtengo urtarrilean eta otsailean. Lan Harremanen Kontseiluaren esanetan, ordea, iazko urtarrileko datuekin alderatuta, ekoizpen industriala soilik %3,9 jaitsi da aurtengo urtarrilean.

Beste sei preso politiko tokialdatuko dituzte
Espetxe Erakundeetako Idazkaritzak jakinarazi du bost euskal preso politiko lekualdatuko dituztela: Irantzu Gallastegi, Xabier Garcia, Angel Lopez Anta, Aitor Olaizola eta Xabier Zabalo. Israel Clemente GRAPOko preso politikoa ere mugituko dute.