AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Berangoko Alconza lantegiko 25 langile kaleratu ditu Irizar enpresak

Astelehenean izan ziren 25 kaleratzeak. Otsail amaieran ekin zioten greba mugagabeari beharginek, zuzendaritzak aurkeztutako enplegu-erregulazioko espedientea zela-eta, guztira 38 kaleratze iragarri baitzituzten.

Irizar Kooperatibak 2013an erosi zuen Berangoko (Bizkaia) Alconza lantegia, eta 250 langile izatetik, 150 langile izatera igaro ziren. Urte honen hasieran, bestalde, enplegu-erregulazioko espediente bat aurkeztu zuen zuzendaritzak; "krisi egoera larria" eta "inbertsio eza" argudio bezala hartuta, 38 langile kaleratzeko asmoa azaldu zuen. Azken urteetan izan dituzten lan-baldintza geroz eta okerragoak eta plantillaren %40 kaleratzeko asmoa salatu dituzte uneoro langileek.

Hainbat izan dira, beharginen partetik, enpresako zuzendaritzarekin biltzeko saiakerak; enplegu-erregulazioko espedientea bertan behera uzteko eskakizunaz gain, plan industrial bat negoziatzeko mahai bat eskatu zuten.

Joan den martxoaren 18an, Norgestion enpresa kontratatu zuen Irizarrek, enplegu-erregulazioko espedientea bidera zezan. Langileen ordezkariekin batu ondoren, baina, ez zen adostasunik izan. "Eredu kooperatiboa ez da oinarritzen elkar-laguntzaren, arduraren, demokraziaren, berdintasunaren, ekitatearen eta elkartasunaren baloreetan? Non geratu dira horiek?" aipatu zuten langileek Berangon egindako manifestazio batean.

Iragan astelehenean, iragarritako kaleratzeetatik 25 gauzatu zituen enpresak. Kaleratze horiek salatzeko manifestazio batera deitu dute Alconzako langileek: apirilaren 8an izango da, 19:30ean, Berangoko metro-geltokitik abiatuta.

Osakidetzako garbiketako langileek greba egingo dute bihartik larunbatera
Guztira hiru greba egun egingo dituzte langileek, azpikontratatutako garbiketa sektorean lan-baldintzak hobetzea eskatzeko.