AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Berangoko auzipetuekin elkartasunez, erresistentzia-kutxa bat sortu dute

Espainiako Auzitegi Nazionalak Berangoko hamazazpi pertsona auzipetu ditu, preso politiko bati egindako harrera dela-eta. Euren kontrako epaiketaren kostuei aurre egiteko, erresistentzia-kutxa bat jarri dute martxan, eta ekarpena egiteko aukera dago jadanik.

36 urtetik gorako kartzela-zigorrak, 171 urteko inhabilitazioak eta 75.900 euroko isunak. Horiexek izan daitezke Espainiako Auzitegi Nazionalak Berangoko (Bizkaia) hamazazpi pertsonaren kontra irekitako auziaren ondorioak. 2022ko martxoan Ibai Aginaga preso politikoari egindako harreraren harira auzipetu dituzte, eta "terrorismoari gorazarre" egitea leporatzen diete.

Askotarikoak izaten ari dira, Berangoko auzipetuekin elkartasunez, martxan jarritako egitasmoak. Joan den apirilean mobilizazio bat izan zen herrian, eskubide zibil eta politikoen defentsan. Orain, beste dei bat egin dute: berangarren kontrako epaiketaren kostuei aurre egin ahal izateko, erresistentzia-kutxa bat sortu dute. Ondoko kontu korrontean egin dezake ekarpena nahi duen orok: ES97 3035 0246 44 2460015282.

Amazonek "eskala handiko" bi parke fotovoltaiko egin nahi ditu Nafarroan
"Bultzatzen ari garen eguzki-energiako eta energia eolikoko proiektuek gure operazioak hornitzen laguntzen digute", azaldu du enpresak. Espainiako Estatuan, energia berriztagarriari lotutako hamabi makroproiektu jarriko ditu martxan.