AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Berangoko hamazazpi lagunen kontrako eraso errepresiboa salatuko dute hilaren 20an

Hamazazpi pertsona auzipetu ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak, Ibai Aginaga preso politikoari egindako harrerari lotuta. 'Eskubide zibil eta politikoen defentsan, askatasuna!' lelopean egin dute apirilaren 20rako mobilizazio deialdia, Berangon bertan.

Aurreko astean jakinarazi zuten, azkenean, Berangoko (Bizkaia) hamazazpi lagun auzipetu dituela Espainiako Auzitegi Nazionalak. 2022ko martxoan harrera bat egin zioten herrian Ibai Aginaga preso politiko ohiari, eta horren harira auzipetu dituzte aipatutako pertsonak. Ekitaldian "terrorismoari gorazarre" egin zitzaiolakoan jo du euren kontra Ismael Moreno epaileak.

Eraso errepresibo horren aurka mobilizatzera deitu dute Berangon. Protesta bat izango da datorren apirilaren 20an, Eskubide zibil eta politikoen defentsan, askatasuna! lelopean. 18:00etan hasiko da mobilizazioa, Gudarien Plazatik.

2022ko azaroan, agerraldi jendetsu bat egin zuten herrian auzipetutako hainbat lagunek. Mobilizazio deialdiarekin egin duten bezala, eskubide zibilak eta politikoak aldarrikatu zituzten, eta salatu zuten "norbanakoen aurkako eraso judizial bat baino askoz ere urrunago" zihoala euren kontrako sumarioa. Azaldu zutenez, "Ertzaintzaren, Espainiako Poliziaren eta Guardia Zibilaren txostenetan militantzia eta antolakunde politiko ezberdinen jazarpena antzematen da".

1864ko lege bati helduta, abortua debekatu dute Arizonan ere
AEBetako Auzitegi Gorenak 2022an deuseztatu zuen abortatzeko eskubidea, eta, ordutik, hogei estatuk baino gehiagok debekatu edo mugatu dute.