AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Berangon, Palestinarekin elkartasunez propaganda-lanetan ari ziren bi lagun jipoitu ditu Poliziak

Ertzainek eta udaltzainek jazarri zituzten atzo bi pertsona, margoketak egiten ari zirela, eta haiek atxilotzen saiatu ziren. Gaur, protesta bat egin dute Berangon bertan.

Gaur jakinarazi dutenez, atzo beste errepresio kasu bat izan zen Berangoko (Bizkaia) kalean: Palestinari elkartasuna adierazteko pintaketak egiten ari zirela, bi pertsonaren kontra oldartu ziren ertzainak eta udaltzainak. Jipoitu egin zituzten, eta haiek atxilo eramaten saiatu ziren.

Gertatutakoa salatzeko, errepresioa gaitzesteko eta Palestinarekin elkartasunez, kontzentrazio bat izan da gaur arratsaldean, Berangoko Gudarien Plazan.

Gazako palestinarrak Egiptora kanporatzea da sionisten helburua, filtratutako agiri batek aitortzen duenez
2 milioi gazatar baino gehiago Sinaira mugiarazi nahi dituzte sionistek, antza. Gazan soilik, ia 9.000 palestinar erail dituzte hilabete honetan; atzo beste sarraski bat egin zuten, gutxienez 400 errefuxiatu erail baitzituzten Jabalian.