AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Berantevillako Aernnovako langileek greba egin dute gaur, kaleratzeen aurka

Zuzendaritzak uztailean azaldu zuen plantillaren %20 kaleratzeko asmoa. 82 kideen aurkako kaleratze prozedura salatu dute gaur Arabako lantegiko langileek, bai eta kutsatzeak saihesteko prebentzio-neurriak aplikatu ahal izateko informazio eskasia ere.

Azken urtean aeronautika arloko lantegi ugaritan aurreikusi dira kaleratze masiboak, ITP Aero, Alestis eta Aernnova horren adibide izanik. Hala, Berantevillako (Araba) Aernnova lantegiko langileen %20 kaleratzeko asmoa adierazi zuen zuzendaritzak aurreko urteko uztailean: 448 langilek jarduten dute osotara eta, horietatik, 55 langile izango dira zuzenean kaleratuak. Beste 27, aldiz, aurretiko erretiroa edo baja hartzera behartuko dituzte.

Enplegu-erregulaziorako espedientearen aurka egin dute gaur langileek kaleetan, grebara joz. Hori ez ezik, zuzendaritzaren "harropuzkeria" salatu dute, pandemiaren aitzakia baliatuz, kaleratzeak "justifikatzen" dituztelako.

86 kaleratze guztira

Otsailean kaleratuko lituzkete 82 beharginak. Kaleratze horiek, gainera, azaroan Miñaoko (Araba) parke teknologikoan gauzatutako lau kaleratzeei gehituko liratezke. Hala ere, epaiketa izanen da martxoaren 16an, enplegu-erregulaziorako espedientea aurkaratu baitute sindikatuek.

Kutsatzeen prebentziorako trabak

Langileek, gainera, informazio eskasia eta hutsegiteak salatu dituzte COVID-19aren kutsatzeak saihesteko prebentzio neurriei dagokienez. Haien arabera, enpresak isilean gorde du kutsatzeak ekiditeko protokoloak eta neurriak garatzeko informazioa.

Ehunka lagun atera dira kalera, Iruñean eta Gasteizen izan diren azkeneko eraso matxistak salatzeko
Itaiak mobilizatzera deitu zuen gaurko, Gasteizen eta Iruñean salatu diren azkeneko erasoak gaitzesteko. Ehunka pertsona batu dira bi elkarretaratzeetan, 'Indarkeria matxista orori aurre egin!' lelo hartuta. "Indarkeria matxista gainditzeko erantzun eraginkorrak garatzea ezinbesteko lana dugu", aldarrikatu dute Itaiako kideek.